Ugalketa lan

Lau belaunaldi: umea amaren besoetan, amona eta birramona amaren aldetik. Giza ugalketa eta gizarte ugalketa emakumeak bermatu ohi ditu.

Ugalketa lana edo erreprodukzio lana, soziologia, demografia eta ekonomian, eta baita ikasketa feminista eta ekonomia-marxistan erabilia genero-desberdintasunarekin loturik, historian zehar giza ugalketarako beharrezkoa den lanari (haurdunaldia, erditzea, edoskitzea), zein bizitzaren sostengu eta biziraupenerako beharrezkoak diren arreta eta zaintza lanen multzoari erreferentzia egiten die, hots, elikadura, arreta fisiko eta osasunekoak, hezkuntza, prestakuntza, gizarte-harremanak, babes zein sostengu emozional eta psikologikoa eta etxeko ondasun eta espazioen mantenua. Ugalketa lana, bereziki, emakumeak egin ohi du. Ugalketa lana (bizirauteko beharrezkoak diren zaintza, ardura eta ugalketa) ez da ez aitortua, ez eta ordaindua ere. Emakumearen lana tradizioz desjabetua izan da, historikoki, gizartean azpiko eta menpeko posizioan ezarri eta eskulan fabrika hutsean bihurtzean. Azken hamarkadetako erreprodukzio iraultza —erreprodukzio indarren gutxitzea, seme-alaben kopurua txikiagotzean— emakumearen rol tradizionala aldatzen ari da.

Ugalketa lan esaten zaio, ondasun eta zerbitzuetara bideraturiko produkzio lanetik bereizteko. Ugalketa lana produkziozkoarekin alderatuz gero, produkzio lana soldatapekoa eta gizarte industrializatuetan sozialki aitortua da; ugalketa lana, berriz, ez da aitortzen ez ekonomikoki, ez sozialki. Bai lan produktiboaren alorrean, bai ugalketa lanarenean gertatzen ari diren gizarteko aldaketek, gaur egun, emakume eta gizonen arteko kargen banaketa tradizional eta desorekatua birplanteatzera garamatzate, eta horrekin ugalketa lanaren aitortza sozial eta ekonomikora.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search